dendari.com para el comercio

dendari.com para el comercio
Algo de lo que ofrece dendari.com al comercio

2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

Euskararen erabileraren abantailak

Kike Amonarrizen bideo honek merezi du gure denboraren tartetxo bat. 

Euskarak pertsuasio-abantailak eskaintzen ditu. Hau da bideotik atera dezakegun ondorio argia. Ez da gehiago erabiltzen marketin enpresa nagusiekk bere egitura gure hizkuntzara egokitu behar dutelako, baina euskaraz dagoelako gehiago ordainduta ere hori dela erosiko duguna frogatzen bada, denbora kontua da.




 
Zer eskaintzen dio euskarak gure produktu-zerbitzuari?

Besteak beste:

- Gertutasuna
- Konplizitatea
- Enpatia
- Hurbilpen afektiboa
- Identifikazioa maila altuagoa…

Euskarak modu informalago, lasaiago batean jarduteko aukera ematen digu, horrek pertsuasio ikuspegitik dituen onura nabarmenekin.

Gainera, euskaraz jardunda suerta gaitezke fidagarriago, sinesgarriago, eta, beraz, eraginkorrago.

Guzti hau bideoan jasota dago. Tartetxoa duzunean begiratu eta zuk erabaki. Egunetik egunera zabaltzen doan hiztunen kopuruak gure mezua erdara hutsez zabaltzeak baditu bere mugak, eta arriskuak.

Tresna zure eskura







Hasieratik izan genuen argi dendari.com egiterakoan gure merkatari askok euskarara egokitzeko duen zailtasuna. Ezin diogu eskatu bi egunetan menperatzea. Askok egiten du ikasteko ahalegina, lan orduetatik kanpoko ikasketak,... beste nonbaitetik lapurtu behar duen denbora urria emanez. Ikasle onenak ere, erabiltzerakoan sortzen zaizkion zalantzak gainditu behar izaten ditu. Udalerri askotan badu doanezko itzulpen zerbitzua, baina geldoa izaten da.



Horregatik, dendari.com zerbitzura harpidetzeak itzulpen zerbitzua barruan du. Ez da aukerako gauza, gure merkatariaren komunikazio eta enpatia ahalegina saritzen dituen balio erantsia da.

Horrez gain, euskararekin ohitu nahi duenarentzako tresna asmatu dugu. Hirugarren hizkuntza aukera, non testuak euskaraz agertzen diren, baina saguaren gezia gainean jarri ezkero gaztelaniazko bertsioa ematen diguna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina