dendari.com para el comercio

dendari.com para el comercio
Algo de lo que ofrece dendari.com al comercio

2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

2017a urte aberatsa izan da guretzat

Ziurtagiria 



Bai euskarari ziurtagiriarekin loratu da urte bukaera aldera gure lana. Asko izan dira azken 20 urteotan merkatarientzat sortu diren plataformak. Bat baino gehiago izango duzue buruan. 

Diru publikoarekin sustatuak izan arren baina bakar bat ez da gauza izan gure herrietako denda eta profesionalei laguntzeko. Are gutxiago euskara sarera zabaltzeko. Egun ere badira saiak baina bat ez gure hizkuntzan nahiz eta itxura hori eman nahi. Euskalduna baztertuta geratzen da behin eta berriz.

Dendari.com plataformak muga guztiak gainditu eta gauza da merkatariak behar duen publizitatea zabaltzeko eta edozein hizkuntza erabilita ere erabiltzailea asetzeko. Naturaltasun osoz hartu duzue lehen aukera euskara izatea. Eta, gutxi izanda ere, bapatekotasuna, erraztasuna eta arintasuna nahi direlako nabigatzerako orduan, badira ere hirugarren hizkuntz proposamena ontzat hartu eta erabiltzen dutenek ere, edukiak euskaraz eta sagua gainetik pasatzerakoan gaztelaniazko itzulpena ikusiz eroso direnak.

Erabiltzaileak



Zenbakitan nabarmen egin du gora plataformak. Eibar sartzean bikoiztu zen, hilean Debagoieneko hileko 5.000 erabiltzailetatik 8.000 ingurura jauzi eginez. Gasteiz barne, hileko erabiltzaileen kopurua 15.000tik gora egonkortu da.

Eskerrik asko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina